XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
DATAZIO-METODO DESBERDINAKPrehistorian ikerketak egiten hasi ziren unetik beretik, ikertzaileek etengabe eduki duten kezka eta ardura nagusienetakoa izan da beren aurkikuntzak nola datatu. Mende bat baino gehiago joan da datazio-sistema erlatiboak besterik eduki gabe, lekuen arteko konparazioetan oinarritzen baitira eta baita berorietan aurkitutako material-gordailuen segidaren azterketa zehatza (formazioa, alterazioa, etab.), bertan gordetzen diren eta klimaren arabera aldatuz doazen aztarnak (fauna, lorautsak), edota garaietan oinarritzen baitira (gizakiak landutako objektu desberdinak aztertuz).
1950. urtetik aurrera, hala ere, eta fisika eta fisikokimika sailetan egindako ikerketek lortutako garapenaren ondorioz, datu zehatzak lortzeko modua ematen duten hainbat metodo jarri dira martxan. Metodo horiek material desberdinei aplikatzen zaizkie, bai zuzenean objektuen gainean (hezur, hortz, ikatz, maskor, etab.en gainean), edota baita formazio geologikoen gainean ere (basalto isuriak, zoru estalagmitikoa, etab.).
Metodo bakoitzak bere berezitasun propioak ditu; horrela batek aukera ematen du denboraldi berrietako datazioak egiteko (C-14arenak), eta beste batek, berriz, periodorik zaharrenetarako balio du (potasio, argonarenarenak); baina ez batak eta ez besteak ematen digute data absolutua. Kasu guztietan estimazioa errore-marjina estatistiko batekin egiten da.
Arazo hori gainditzeko, gaur egun, eta ahal dela behintzat, multzo arkeologiko bera hainbat metodo desberdinen bidez datatzen da. Emaitzen gurutzapenak adin errealera hobeto eta zehatzago hurbiltzeko modua eskaintzen digu.
Frantziako Hego-mendebaldean honako hauek dira lekuak datatzeko gehien erabiltzen diren metodoak:
KARBONO 14aMateria organikoaren kasuan aplikatzen da. Bere funtsa edo oinarria zera da, edozein gai bizi (landarea nahiz animalia izan) isotopo egonkorrez (Karbono 12 eta Karbono 13) eta baita isotopo erradioaktiboz (Karbono 14) kantitate txiki-txikian ere, dagoela osatua. Bizitzan zehar, gorputzeko Karbono 14aren kopurua konstantea da, etengabe galdu eta etengabe berritu egiten baita. Izaki bizia hiltzen denean, mekanismo hau eten egiten da, eta karbono 14a pixkanaka-pixkanaka desintegratuz doa (5.570 urtetan Karbono 14aren atomoen erdia desagertzen dira). Metodoa, beraz, geratzen diren osagai erradioaktiboak kontatzean datza.
TERMOLUMINISZENTZIAObjektu gainberotuekin soilik erabil daiteke. Bere funtsa zera da, kristalak (koartzoa, feldespatoak, kaltzita...) dauzkan edozein mineralek egiturazko akats edo hutsuneak dituela,
Laborategian egindako gainberotze berri batek aurreko egosketatik bertan pilatutako elektroi